Osakidetzak jakitera eman ditu 2018-2019 EPEko lehen faseko azterketen datak. Azterketok ekainaren 18an eta 19an egingo dira, Gasteizko EHUko ikasgelategian, eta uztailaren 2an eta 3an, Barakaldoko BECen.

Osakidetzak asteazken honetan deitutako mahai sektorialaren bileran ezarri dira datak, baina sindikatuak ez dira bertaratu.

2018-2019 EPEak 3.535 lanpostuko eskaintza planteatzen du, bi fasetan banatuta. Lehenengo fase honetarako 1.610 plaza erreserbatu dira, horien artean Lehen Mailako Atentziokoak, eta 38.654 pertsonak eman dute izena.

Ekainaren 18an eta 19an, Familiako Medikua, Pediatriako Medikua, Emagina, Logopediako Diplomaduna, Anatomia Patologikoko Teknikaria, Optika eta Optometriako Diplomaduna, Dietetikako Teknikaria, Laneko Osasuneko Erizaina, Osasun Mentaleko Erizaina, Erradioterapiako Teknikaria, Dokumentazio Teknikoa.

Era berean, uztailaren 2an eta 3an, BECen, administrari, fisioterapeuta, erizain, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista, laborategiko teknikari eta gizarte-langile izateko eskainitako plazetarako hautagaiak aurkeztuko dira.

Egilea Andoni Beitia