Mutua Madrileñak atzo jakinarazi zuenez, Caixabanken duen % 1,6ko partaidetza merkatuan 406 milioi euroren truke saltzeko akordioa itxi zuten, El Corte Inglesekin egindako aliantzaren zenbatekoaren zati bat ordaintzeko. Emaitzak aurkezteko prentsaurrekoan, Garraldak zehaztu zuen aseguru-etxeak 125 milioi akzio inguru dituela erakundearen kapital sozialean.

Egilea Andoni Beitia