Burtsen eta Merkatuen Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboak (MARF) Euskaltelen 200 milioi euroko zorra (paper komertzialaren jaulkipena) negoziatzeko onartu zuen atzo. MARFek jakinarazi zuenez, programa horri esker, Euskaltelek inbertitzaile kualifikatuak eskura ditzake eta finantzaketa-iturriak dibertsifikatu, ordaindukoen jaulkipenaren bidez. Epemuga bi urtekoa izan daiteke.

Egilea Andoni Beitia