BBK EKIN deialdia irekita

BBK Ekin gizarte-ekintzaileentzako inkubazio-programa bat da, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duen negozio bat garatzen duena. Lau hilabetez, Bridge for billionsekin batera garatutako inkubazio-programa pertsonalizatu bat eskuratu ahal izango dute proiektu finalistek, baita 10.000 € arteko hiru proiektu onenentzako sariak ere.

Hala, BBK EKIN Bizkaian bizi diren edo bertara itzuli nahi duten ekintzaileentzat da, adina alde batera utzita, beren enpresa-proiektu berritzailea martxan jarri nahi dutenentzat, hain zuzen. Zehazki, eratu gabeko proiektuak izan behar dituzte, edo, eratuta izanez gero, inolako jarduerarik gabe. Jarduketa-eremuari dagokionez, edozein izan daiteke, baina Bizkaiarekiko gizarte erantzukizun eta eraginerako ikuspegia eta lotura izan behar dituzte.

Hautatzen diren proiektuak ekintzaileei laguntzeko programa batean sartuko dira, eta bi urtez hilean 2.000 € jasoko dituzte. Era berean, laguntza ekonomiko hori beste erraztasun batzuekin osatuko da: aholkularitza goi-mailako profesionalen eskutik, gestoria eta aholkularitza, eta bazkide gehigarriak bilatzeko laguntza, besteak beste.

Argibide gehiago eskuratzeko, jo webgune honetara: www.bbk.eus