CCOOk eta UGTk mobilizazioak deitu zituzten atzo Gobernuari elektrizitatearen prezioari eusteko neurriak eskatzeko, baina “zergen jaitsiera orokorra” errefusatu zuten, “Tranpa bat izango litzatekeelako eta ez lukeelako ezer konponduko”.

Bi sindikatuek, UPTA eta UATAE autonomoen erakundeekin, FACUA kontsumitzaileen aldeko erakundearekin eta auzo elkarteen estatuko konfederazioarekin batera, martxoaren 23an herrialde osoan mobilizatuko direla iragarri zuten, prezioen igoeraren aurrean premiazko neurriak eskatzeko. Gainera, Gobernu zentralari presioa egiten saiatuko dira, Kontseilu Europarrak martxoaren 24an eta 25ean egingo duen bilerari begira.

Prezioak bildu, enplegua babestu, gure bizi-baldintzen okertzea geldiarazi lelopean, mobilizazioak goizean enpresetan kontzentratuko dira eta arratsaldean manifestazioak egingo dira hirien erdigunean.

Egilea Andoni Beitia