Handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioa % 11 inguru igo da astelehen honetan, orduko megawatta 229,71 eurora iritsi arte (MWh), Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) datuen arabera.

Igoera horren ondoren, argindarraren prezioak duela urtebete markatutako zenbatekoa (30,28 euro) zazpi aldiz baino gehiago biderkatzen du, eta otsailaren 24an, Ukrainako gerra hasi zenean, lortutako prezioa baino % 12 handiagoa da.

Egilea Andoni Beitia