Otsailean Euskadin igarotako gauen hirukoitza baino gehiago

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko otsailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 270,1 igo dira urte arteko terminoetan, eta gaualdiak % 235,5.

Guztira, 179.635 sarrera izan dira, eta horrek 318.456 gaualdi ekarri ditu.

Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak guztizkoaren % 29,1 eta % 30,1 dira, hurrenez hurren. Duela urtebete, atzerriko jatorriko sarrerak guztizkoaren % 15,8 izan ziren, eta gaualdiak % 18,0.

Hotel-establezimenduetako hileko sarreren % 13,6 Araban izan dira, % 42,1 Bizkaian eta % 44,3 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, Araban 46.291 gaualdi zenbatu dira, guztien % 14,5; Bizkaian 133.068, guztizkoaren % 41,8; eta Gipuzkoan 139.097, Euskal AE osoan erregistratutakoen % 43,7. Horrela, Araban % 216,6 gehitu dira sarrerak eta % 160,1 gaualdiak, Bizkaian % 197,9 eta % 173,9, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan % 415,6 eta % 387,5, hurrenez hurren.

Sarrera- eta gaualdi-kopuruak nabarmen egin du gora hiru hiriburuetan ere. Sarrerak % 172,9 igo dira Gasteizen, % 214,3 Bilbon eta % 533,6 Donostian. Era berean, Gasteizen % 137,2 gau gehiago igaro dituzte bidaiariek, Bilbon % 219,9 gehiago eta Donostian % 574,1 gehiago.

% 38ko betetze-maila otsailean

Euskal AE osotara hartuta, 2022ko otsaileko batez besteko egonaldia 1,77 egunekoa izan da, 2021eko hilabete berean lortutakoa (1,96 egun) baino laburragoa.

Euskal AE osotara hartuta, 2022ko otsaileko betetze-mailak % 38,3ra iritsi dira plazen arabera neurtzean, eta % 47,0ra logelen arabera neurtzean. 2021eko otsailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 22,2 eta 23,0 puntutan kokatzen dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADRren bidez neurtuta (eguneko batez besteko tarifa), 65,03 eurora iritsi da Euskal AE osoan 2022ko otsailean. Lurraldeei dagokienez, balioak oso antzekoak dira: Araban 63,34 eurokoa, Bizkaian 65,24 eurokoa eta Gipuzkoan 65,41 eurokoa. Hiriburuen arabera, ADR 74,40 eurokoa izan da Donostian, 69,25 eurokoa Bilbon eta 56,56 eurokoa Gasteizen. 2021eko otsailean lortutako balioekiko aldaketak negatiboak dira, Bilbon izan ezik.

Euskal AEn RevPar 30,53 eurokoa izan da 2022ko otsailean, 2021eko otsailean lortutako 16,37 euroen oso gainetik.