Euskadiko hoteletako sarrerak %270 eta gaualdiak %235 gehitu dira otsailean

Euskadiko hotel establezimenduetako sarrerak %270,1 eta gaualdiak %235,5 gehitu dira otsailean, 2021eko hil beraren aldean. Guztira, 179.635 sarrera izan dira urteko bigarren hilabetean, eta horrek 318.456 gaualdi ekarri ditu, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak eta gaualdiak guztizkoaren %29,1 eta %30,1 izan dira, hurrenez hurren. Duela urtebete, aldiz, atzerriko jatorriko sarrerak guztizkoaren %15,8 izan ziren, eta gaualdiak %18,0.

Hotel establezimenduetako otsaileko sarreren %13,6 Araban izan dira, %42,1 Bizkaian eta %44,3 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, Araban 46.291 zenbatu dira, guztien %14,5; Bizkaian 133.068 (%41,8), eta Gipuzkoan 139.097 (%43,7). Araban %216,6 gehitu dira sarrerak eta %160,1 gaualdiak, Bizkaian %197,9 eta %173,9, eta Gipuzkoan %415,6 eta %387,5, hurrenez hurren. 

Sarrerak eta gaualdiak nabarmen egin du gora hiru hiriburuetan ere. Horrela, sarrerak %172,9 igo dira Gasteizen, %214,3 Bilbon eta %533,6 Donostian. Era berean, Gasteizen %137,2 gau gehiago igaro dituzte bidaiariek, Bilbon %219,9 gehiago eta Donostian %574,1 gehiago. 

Euskadi osotara hartuta, 2022ko otsaileko batez besteko egonaldia 1,77 egunekoa izan da, joan den urteko hilabete berean izandako baino laburragoa (1,96 egun). Betetze maila %38,3ra iritsi da plazen arabera neurtuta, eta %47,0ra logelen arabera neurtzean; 2021eko otsailarekin alderatuta, igoerak %22,2 eta %23,0 puntutan kokatu dira, hurrenez hurren.