Carlos Slim mexikarrak kontrolatzen duen FCC taldeak akzioak erosteko eskaintza publikoa egin du (OPA) Metrovacesa higiezinen enpresaren kapitalaren % 24ren gainean, 284 milioi euroren truke.

Hala jakinarazi diote asteazken honetan bi taldeek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV), bi komunikaturen bidez merkatua ireki aurretik. Ohar horietan zehazten denez, FCCk 7,8 euro eskainiko ditu akzioko, hau da, Metrovacesaren akzioen prezioaren % 20,18tik gorako prima, atzoko merkatua ixtean.

Egilea Andoni Beitia