Eustaten datuen arabera, Euskal AEko landetxeetan 5.618 sarrera eta 12.208 gaualdi izan dira 2022ko otsailean; hau da, urte batetik bestera % 451,9ko eta % 168,5eko igoera izan da, hurrenez hurren.

Euskal AEko landetxeetan, 2022ko otsailean erregistratutako sarreren % 87,8 eta gaualdien % 84,4 Estatukoak izan dira. Hala ere, atzerritar jatorriko pertsonen kopurua nabarmen handitu da oraindik ere, eta azken otsailean sarrera guztien % 12,2 eta gaualdi guztien % 15,6 izan dira.

2022ko otsailean sarreretan eta gaualdietan urte arteko hazkundeak, hurrenez hurren, % 977,0koa eta % 293,5ekoa izan dira Araban. Gipuzkoan, sarrerak % 484,5 gehitu dira, eta gaualdiak % 190,7. Azkenik, Bizkaian, 2021eko otsailaren aldean, % 230,6 gehitu dira sarrerak eta % 71,1 gaualdiak.

Establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 2,17 egunekoa izan da 2022ko otsailean, 2021eko hilabete berean behatutako 4,47 egunen oso azpitik.

Plazakako eta gelakako betetze-mailek ehuneko 7,0ko eta 7,2ko urte arteko igoera izan dute, hurrenez hurren: % 11,6ra iritsita plazakakoa eta % 14,6ra gelakakoa.

%293,7ko gorakada otsailean

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022ko otsailean, sarrerak eta gaualdiak 6.053 eta 28.820 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko otsailaren aldean, urte batetik bestera sarrerak % 293,7 gehitu dira, eta gaualdiak % 99,8.

Atzerritar jatorriko bisitarien kopurua Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 25,2 eta gaualdien % 30,5 izan da 2022ko otsailean, urte arteko hazkunde esanguratsuak izan ondoren.

Establezimendu-mota horien batez besteko egonaldia 4,76 egunekoa izan da 2022ko otsailean, 2021eko otsailean baino laburragoa, orduan 9,38 egunekoa izan baitzen.

Lurralde historikoei dagokienez, batez besteko egonaldia, 2022ko otsailean, 11,28 egunekoa izan da Araban, eta 9,54 egunekoa Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, 2,24 egunekoa izan da.

Apartamentu bakoitzeko betetze-maila % 59,5era iritsi da Euskal AEn, hau da, ehuneko 21,5 puntu igo da 2021eko otsailarekin alderatuta. Plazaka neurturik, betetze-maila, urtetik urterako ehuneko 12,4 puntuko igoeraren ondoren, % 28,6 izan da.

Egilea Andoni Beitia