Euskadiko Gizarte Aurreikuspenaren ondarea 28.000 milioi eurotik gorakoa izan da lehen aldiz, hau da, Euskadiko BPGaren % 36,54 inguru, eta BGAEek 2021ean ordaindutako prestazioak 740 milioitik gorakoak izan dira.
BGAEek 2021eko ekitaldian emandako prestazioak 740 milioi eurotik gorakoak izan ziren, eta horrek esan nahi du erakunde horiek 4.200 milioi euro baino gehiago ordaindu dizkietela bazkideei eta onuradunei azken bost ekitaldietan, “Beste behin ere berretsiz erakunde horiek Euskadin egiten duten gizarte-babeseko lana”.
Bestalde, Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen ondarea, historian lehen aldiz, 28.000 milioi eurotik gorakoa izan da, aurreko ekitaldian baino 1.700 milioi gehiago.
Ondare hori Euskadiko BPGaren % 36 baino gehiago da, Estatuko sistemena baino ehuneko askoz handiagoa ( % 10,5) eta EB 14ko batez bestekoaren antzekoa ( % 35,20), baina oraindik ere oso urrun dago eremu horretan garatuen dauden herrialdeetatik (BPGren % 58tik % 210era bitarteko ratioak dituzte), baita ELGAko batez bestekotik ere ( % 63,50).
Sistemei dagokienez, enplegu-modalitateko erakundeen ondarea erakunde indibidualena baino handiagoa zen, nahiz eta biak 13.000 milioi eurotik gorakoak izan. Urteko kuotak edo ekarpenak 815 milioi eurotik gorakoak dira, % 5,95eko batez besteko gehikuntzarekin, aurreko ekitaldian egindakoak baino 46 milioi euro gehiago. Bazkide-kopuruari dagokionez, kontu edo posizio kopuruaren arabera neurtuta, berdin mantentzen da gutxi gorabehera (+%0,46%), 1.100.000tik gora.