Espainiako Gobernuak astelehen honetan iragarri duenez, erregai litro bakoitzeko 20 zentimoko hobaria emango die partikularrei zein profesionalei, eta horietatik 15 zentimo Estatuak jarriko ditu, eta gainerakoa petrolio-enpresek.

Erregaien prezioaren igoera handiari erantzuteko hartu da neurria, eta ekainaren 30era arte egongo da indarrean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Europa Pressek eta McKinsey & Companyk Madrilen antolatutako foro batean azpimarratu duenez.

Sanchezek zehaztu du petrolio-enpresei dagokien zatian gutxienez 5 zentimo ezarri direla, baina kopurua handiagoa izan daitekeela, eta gogorarazi du operadore batzuk dagoeneko “beherapen handiagoak” aplikatzen ari direla. “Herrialdearekin hartutako konpromisoa eskertzen dut”, berretsi du.

Astearte honetan Ministroen Kontseiluan onartuko den neurrietako bat da, gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko estatu-planaren esparruan.

Egilea Andoni Beitia