66 urteko langile bat hil da astelehen honetan Eibarko (Gipuzkoa) Azitain kalean konpontzen ari zen pabiloi bateko teilatutik behera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Lan-istripua atzo goizeko hamaikak eta laurdenetan gertatu da, eta zauritua Donostia ospitalera eraman dute, zauri oso larriekin. Gaur arratsaldean jakinarazi dute hil egin dela.

Avatar

Egilea Andoni Beitia