Eustatek landuriko datuen arabera, 2022ko otsailean, Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,9 igo dira 2021eko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.
Prezio konstanteetako salmenten bilakaera positiboa izan da 2022ko urtarrilaren aldean ere: % 0,1eko igoera urtaroen eraginik gabeko terminoetan.
Salmenten urte arteko jokamoldea ez da homogeneoa izan sektoreetan. Halatan, elikagaien salmentak % 5,2 jaitsi dira 2021eko otsailarekin alderatuta, eta gainerako produktuen salmentak, aldiz, % 24,3 goititu dira.
2022ko urtarrilaren aldean ere desberdina izan da joera sektorearen arabera: elikagaien salmentek % 1,0 egin dute behera, eta gainerako produktuen salmentek, berriz, % 2,5 egin dute gora.
Araban salmentek behera egin dute
Bizkaian eta Gipuzkoan salmenten bilakaerak % 5,3ko eta % 2,6ko urte arteko igoera izan du 2022ko otsailean, hurrenez hurren; Araban, berriz, salmentak % 4,9 txikiagoak izan dira aurreko urteko hil berean baino.
2022ko urtarrileko eta otsaileko metatuan, Merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenta-indizeak % 0,9ko igoera izan du, gainerako produktuen salmentek % 14,1eko igoera metatua izan baitute; izan ere, elikagaien salmentak % 4,9 txikiagoak izan dira aurreko urteko aldi metatu berean baino.
Lurraldeka, aurtengo aldakuntza metatua positiboa da Bizkaian, aurreko urteko aldi metatu berean baino % 3,3 salmenta gehiago izan baititu. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, urteko lehendabiziko bi hilabeteetako salmentak % 4,2 eta % 0,7 txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile enplegatuak % 4,4 gehitu dira 2022ko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilarekiko, 2022ko urtarrilarekiko, enplegua % 0,4 jaitsi da.