Meatzaldea, Txorierri, Mungialdea, Enkarterri eta Ezkerraldeko hogei bat enpresa txiki eta ertain, gehienak industria-sektorekoak eta lotutako zerbitzuetakoak, Garapenek antolatutako nazioarteko lau misio komertzialetako batean murgilduko dira maiatzean, Egaz Txorierri, Meatzaldeko Behargintza, Enkartur, Mungialdeko Behargintza eta Inguralde tokiko garapen-agentziekin lankidetzan. Elkarrekin Mundura 2021-2022 ‘programaren barruan aukeratutako norakoek Txilera (maiatzaren 9an), Perura (maiatzaren 16an) eta Mexikora (maiatzaren 23an) eramango dituzte, baita Frantziara ere, bi misio aurreikusita: maiatzaren 16an Lyonera eta, astebete geroago, Parisera.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Nazioarteko Partzuergoen Programaren bidez finantzatuta, Elkarrekin Mundura proiektua 2016. urtetik ari da garatzen, eta bost ediziotan 112 enpresak hartu dute parte. Sektore anitzekoak dira eta enpresen arteko lankidetza sustatzen dute. Horixe da, funtsean, ekimen horren bereizgarria. Enpresa-ehunak asko baloratzen du, esportazio-oinarria zabaltzen lagundu dielako, batez ere kanpoan esperientziarik ez duten edo esperientzia gutxi duten konpainiei.
Elkarrekin Mundura programan, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua
Iratxe Kortazar Garapen-en programaren arduradunak azaldu duenez, misio horien helburua da beste merkatu batzuetan sartzen joatea eta bezeroen zorroa handitzea. Horretarako, bidaia- eta ostatu-kostuez gain, Elkarteak banakako agenda-zerbitzu bat eskaintzen die enpresei, batez beste zortzi kontaktu dituena misioak irauten duen astean, helmugako merkataritza-harremanak hasi edo zabaltzeko.
Datorren urteko egutegian lan egiteaz gain, non Europako eta Latinoamerikako merkatuen aldeko apustuari eusten dioten, batez ere Frantzia eta Mexikoren aldekoa, Garapenek Elkarrekin Mundura Sarea abiarazi du. Sare hori lehen aipatutako Bizkaiko bost eskualdeetako ETEen sektore anitzeko talde bat da, lankidetzatik zerbitzuen katalogo bat sortzeko, besteak beste nazioartekotzearena, merkataritza-harremanak ezartzeko lan egin beharreko merkatu interesgarriak finkatuz.