Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, astearte honetako bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrak lan-kontratuko langile finkoen 2022rako Erretiro Partzialaren Planari buruz hartutako erabakia onartu du.

Hori da, hain zuzen ere, enplegatu publikoen lan-bizitza amaitzeko bidea hobetzeko aurreikusitako neurrietako bat, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Planak aurtengo abendura arte iraungo du, eta CC.OO. eta UGT sindikatuen babesa izan du, Negoziazio Mahai Orokorraren aplikazio-eremuan sartzen diren lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako eskubidearen jarraitutasuna aitortzeko.

Akordio hori Euskadiko sektore publiko osora zabaldu ahal izango da, aldez aurretik negoziazio kolektiboa eginda eta ordezkaritza sindikalak eta sektore publikoko erakundeek dagozkien akordioak hartuta.

Zehazki, Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratuko langileei, lan-kontratuko irakasle eta hezitzaileei, Hezkuntza Saileko Erlijiokoei, eta Segurtasun Sailetakoei eta Osakidetzakoei zabaldu ahal izango zaie. Plan honen xede den lanaldi partzialeko erretiroaren modalitatean sartzea borondatezkoa izango da.

Avatar

Egilea Andoni Beitia