Handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioak martxoa, historiako hilabeterik garestiena, agurtuko du, ostegun honetan % 6 baino gehiagoko jaitsierarekin, orduko megawatt (MWh) 239,37 eurora iritsi arte, Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) datuen arabera.

Jaitsiera hori gorabehera, argindarraren prezioak ia boskoiztu egin du duela urtebete ezarri zuen zenbatekoa (55,16 euro), eta % 16 handiagoa da Ukrainako gerra hasi zen otsailaren 24ko datuekin alderatuta.

Avatar

Egilea Andoni Beitia