Industria eta ETEen Idazkaritza Nagusiak epea zabaldu du, EOI Fundazioaren bitartez, “Activa Startups” programako laguntzen Euskadiko lehen deialdirako eskaerak aurkezteko. Programa horrek 40.000 eurorainoko laguntzak eskainiko dizkie euskal ETEei berrikuntzan hobetzeko, “Activa Startups” ekimenaren bidez berrikuntza bultzatzeko laguntzen oinarri arautzaileei jarraiki.

Eskaerak EOI Fundazioaren egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke deialdia BOEn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Programa honen helburua da ETEek eta startup-ek lankidetza-proiektuak garatzea euren hazkundea bultzatzeko. Dirulaguntza horiei esker enpresak gai izango dira berrikuntza prozesuen kostuei aurre egiteko. Zehazki, ETE onuradun bakoitzak 40.000€ jaso ahal izango ditu gehienez.

Deialdi honetako laguntzak bereziki zuzentzen zaizkie Euskadiko sektore hauetako ETEei: manufaktura-industria, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa, energiaren kudeaketa, komunikazioak eta jarduera zientifiko eta teknikoak.

Finantzaketa jaso ahal izango dute arlo hauetako berrikuntza-proiektuek: eraldaketa digitala, teknologia gorakorrak garatu eta txertatzea, karbono gutxiko ekonomia bateranzko eraldaketa edo ekonomia zirkularra txertatzea ETEaren negozio-ereduan.

Avatar

Egilea Andoni Beitia