MAIALEN MUSATADI / 2020-04-21/  Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko sigletan) bitartez, abian jarri du Industria Zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa. Programa honen hasierako aurrekontua 1.300.000€-raino handituko da. MAIALEN MUSATADI / 2020-04-06/  Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko sigletan) bitartez, abian jarri du Industria Zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa. Programa honen hasierako aurrekontua 1.300.000€-raino handituko da.

COVID-19 pandemiak eragindako egoeran, ekonomia garatzeko funtsezko elementutzat jotzen da zibersegurtasuna. Izan ere, telelanaren gorakada, kasu askotan gailu pertsonalak ezinbestean lanerako erabili beharra eta langileen artean informazio labaina trukatzea, besteak beste, zibersegurtasun-intzidente bat jasateko arriskua areagotzen duten faktoreak dira.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ustez, zibersegurtasuna funtsezko elementua da ekonomia garatzeko, eta egoera honi erantzun ahal izateko, industria-zibersegurtasunerako laguntza-programarako 2020ko hasierako aurrekontua handiagoa izango da beste urte batzuetakoa baino: 1.300.000 euro. Hala ere, baliteke ekitaldi honetan aurrekontua handitzea, aurreko deialdietan egin den bezala.

Oso helburu argia duten laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Basque Industry 4.0 Estrategian eta 2020ko Euskadiko Agenda Digitalean jasota dituen  helburuen ildo beretik, programa honen xedea industria-arloan zibersegurtasunari bultzada ematea da, bereziki IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen bateratzea eta integrazioa jorratzen duten proiektuei, bai industria-arloko eta zerbitzu teknikoetako enpresetan, bai diseinu eta logistikakoetan, industriako produktu-prozesuei lotuta betiere. 

Diruz lagundu daitezkeen proiektuetarako ezarri diren 10 tipologien artean, 2020ko edizio honetan hiru hauek nabarmentzen dira:

  • Egoeraren diagnostikoa egitea industriak zibersegurtasunaren arloan dituen erronkei dagokienez, eta zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plana lantzea, are gehiago COVID-19ak ekarri duen eta enpresak beren jardunbidea aldatzera behartu dituen egoera honetan, batzuetan ez baitira jabetzen sortzen diren arriskuez. Beharrezkoa da aktiboen inbentarioa egitea, ikusgaitasun-eremua analizatzea eta kasu bakoitzean arriskuak eta ezarri beharreko neurriak aztertzea. Era berean,  komenigarria da baimenik gabeko sarrerak atzemateko probak egitea, eta azterketak egitea web-aplikazioen zaurgarritasuna neurtzeko, haririk gabeko komunikazioen auditoretza egiteko, etab.
  • Jardunbide egokiak ezartzea, industria-zibersegurtasuneko estandarretan edo  onarpen zabala duten beste zibersegurtasun-estandar batzuetan jasotakoak.  Segurtasun Eskema Nazionala (3/2010 Errege Dekretua) eta PIC Araudia (704/2011 Errege Dekretua) betetzeko egokitzapena egitea. Zibersegurtasuna kudeatzeko prozesua etengabe hobetzea, neurri espezifikoak ezarriz edo horiek eramanez aurrekoena baino heldutasun handiagoko mailetara.   
  • Babes-neurriak informazio estrategikorako edo labainerako, hala nola jabetza intelektuala, I+G+b estrategiak, eraikinen edo produktuen diseinuen planoak, DBEOren eraginpeko informazioa, edo negozioaren lehiakortasunarekin eta jasangarritasunarekin zerikusi zuzena duen beste edozein.
Avatar

Egilea Andoni Beitia