Maier, automobilgintzarako osagai estetiko eta funtzionalen fabrikazioan lider den enpresa multinazionalak eta Cidetec ikerketa aplikatuko erakundeak lankidetza estuan jarraituko dute I+G+b arloan, baita negozio-bide berriak bilatzen ere. Akordio berriak bi sinadurak lotzen ditu 2024ko amaierara arte.

Aliantza hori 2003an hasi zen Maier Cideteceko patronatuan sartzen, eta 2005ean sinatu zen lehen lankidetza-akordioaren bidez ziurtatu zen. Bi erakundeek teknologiaren garapenean lankidetza estuan jarraitzeko asmo sendoa dutela islatzen du, eta Cidetecek Maierren funtsezko alderdi teknologiko gisa duen posizioa indartzea aurreikusten du, hori guztia enpresaren helburu estrategikoekin lerrokatuta.

Gainera, bi erakundeak beren jarduera ezarri ahal izateko negozio-nitxo berriak bilatzen saiatuko dira, Cidetecek automozioaren sektorean nahiz merkatu berrietan ematen duen ezagutza- eta esperientzia-oinarritik abiatuta.

Egilea Andoni Beitia