Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 652.000 euroko laguntzak onartu ditu Covid-19ak eragindako krisi ekonomiko eta sanitarioaren testuinguruan turismo-jarduera suspertzeko eta bultzatzeko.

Azaldu duenez, EMET programak Euskal Autonomia Erkidegoan negozio turistiko berriak sortzen lagunduko du, tokiko garapena erraztuko dutenak, bai eta euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduerak ere, berrikuntza teknologikoa bultzatuz, eskaintza turistikoa hobetuz eta optimizatuz. “Turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarrira” egokitzeko jarduerak ere kontuan hartuko dira.

“Diru-laguntzen ildoak negozio turistiko berriak sortzeko ekintzailetza-proiektuak eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekimenak dira”, adierazi dute Turismo Sailetik.

Programa honen onuradun izan daitezke ostatuko eta jatetxeetako turismo-enpresak, bitartekaritzako turismo-enpresak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak, turismo-gidarien enpresak eta autokarabanentzako harrera-eremu bereziak.

Avatar

Egilea Andoni Beitia