Handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioa % 16 inguru jaitsi da ostegun honetan, eta 214,79 eurora iritsi da megawatt ordua (euro/MWh), hilabete honetan izan duen preziorik baxuena.

Jaitsiera berri hori gorabehera (bigarrena jarraian), argindarraren prezioak hirukoiztu egiten du duela urtebete markatutako zenbatekoa (66,11 euro), eta % 4 baino gehiago dago Ukrainako gerra hasi zen otsailaren 24ko datuekin alderatuta.

Egilea Andoni Beitia