Mercedes-Benzek Arabako hiriburuan duen lantegia VS20 modeloaren milioi bat unitatearen ekoizpenarekin ospatzen ari da gaur.

Zortzi urte igaro dira multinazional germaniarrak Gasteizko lantegiaren aldeko apustua egin zuenetik bere azken sorkuntza muntatzeko. Harrezkero, milioi bat unitate atera dira Vito, Viano eta Clase V modeloetatik, eta planetako bazter guztietan banatu dira; gainera, Gasteizko enbaxadore gisa jardun dute, izen horrekin.

Hori dela eta, lantegiko zuzendaritzak ekitaldi txiki bat antolatzea erabaki du: familia-argazki bat, unitatearen ondoan, milioi bat, 14: 00etan, eta ospakizunera batu nahi duten langile guztiei deitu die kantina ondoko aparkalekura joan daitezen 13: 55ean.

Egilea Andoni Beitia