TTI-Acerálavako (Tubacex) enpresa-batzordeak salatu du “isun ugari” jarri dizkietela langileei lan-gatazketako mobilizazioetan parte hartzeagatik, “Langileria beldurtzeko beste ahalegin bat”.
Tubacexeko enpresa-batzordeak, besteak beste, Tubacex, Petronor, PCB eta Metal Bizkaia eta Artiacheko lan-gatazketan parte hartzeagatik inputatutako langileei babesa adierazi die ohar batean. Arabako lantegiaren kasu zehatzean, langileei eta enpresa-batzordeari berari jakinarazten ari zaizkien isunen “oldea” salatu du, eta “bereziki mingarritzat” jo ditu “Laudioko Udalak Tubacexeko langileei jarritako isunak”.