Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza Politika Bateratutik (NPB) datozen zuzeneko laguntzen deialdia egin du, guztira 44 milioi euroko zenbatekoarekin 2022ko ekitaldirako.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi duenez, diru-laguntza horiek guztiak Europako Erkidegoko Feaga funtsaren (Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa) kontura finantzatzen dira.

Partidarik handienak oinarrizko ordainketari (21,5 milioi), ordainketa berdeari (11 milioi) eta gizarte-laguntzei (9,55 milioi) dagozkie.

Helburua da belaunaldien arteko erreleboa lortzea, nekazaritza-sektorea modernizatzea, elikadura-katean berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea, nekazaritza-arloko prestakuntza eta nekazaritzako elikagaien industriari laguntzea.

Era berean, ingurumena eta paisaia naturala babestea, landa-eremuetan oinarrizko zerbitzuak ematea, dibertsifikatzea eta landa-kostaldean enplegua sortzea lortu nahi da.

Egilea Andoni Beitia