Caceresen mendebaldean (Extremadura), Portugaleko mugan, 100 MW-ko Cedilloko planta fotovoltaikoa eraiki zuen Iberdrolak, eta laster jarriko da martxan. Obrek bi mugarri garrantzitsu ekarri dituzte.

Lehenik eta behin, 400 kV-ko kapsularatutako azpiestazioa (GIS) instalatzeari ekin zaio. Kokalekutik kanpo egin da, eta erronka logistiko handia izan da, Italiatik Espainiara eraman behar izan baita.

Bigarrenik, erronka teknologikoa dago, azpiestazio berriaren berezko azpiegitura eta lehendik zegoena uztartzea eskatu baitu. Muntaketa ondoko zentral hidraulikoaren lau ebakuazio-lineak oztopatu gabe egin da.

Bestalde, kapsularatutako azpiestazioak 300 m2-ko eremua besterik ez du hartzen, ohiko azpiestazioek hartzen duten hektareakoa (10.000 m²) baino askoz txikiagoa, eta, beraz, ingurumen-inpaktua minimizatzea ere lortu da.

Gainera, planta fotovoltaikoaren eraikuntzan, ingurunea zaintzeko neurri bereziak ezarri dira, Nazioarteko Tajoko Parke Naturalaren inguruan baitaude, Espainia eta Portugal arteko eremu babestuan.

Azpiegitura berritzaile horrek etorkizunean 375 MW-ko planta fotovoltaikoari ere emango dio zerbitzua. Horrela, ebakuazio-sare gehiago instalatzea saihesten da, eta horrek ingurumen-inpaktua murriztea eta lurraldean integratzea errazten du.

Extremadura baliabide naturaletan aberatsena den Europako eskualdeetako bat da, eta funtsezko gunea eguzki-energia garatzeko. Iberdrolak 2023ra arte hainbat proiektu egitea aurreikusi du teknologia horrekin eta 2.600 MW baino gehiagoko edukierarekin.

Avatar

Egilea Andoni Beitia