Elektrizitatearen prezioak % 3 baino gehiago egin du behera handizkako merkatuan asteazken honetan, eta 229,44 euroan kokatu da megawatt ordua (euro/MWh), Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) datuen arabera.
Jaitsiera hori gorabehera, argindarraren prezioak hirukoiztu egin du duela urtebete markatutako zenbatekoa (73,01 euro), eta % 11 baino gehiago igo da otsailaren 24an Errusiaren Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino.