ELGAko (Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) langabezia-tasak behera egin zuen otsailean, Ukrainako gerraren edozein ondorio nabaritu baino lehen, % 5,2ra, eta, beraz, covid-aren krisiaren aurreko mailaren azpitik ez ezik, 2001ean serie estatistikoa hasi zenetik izandako txikienaren azpitik ere kokatu zen.

Biztanleria aktiboarekin alderatuta, langabeen ehunekoa hamarren bat jaitsi zen urtarrilarekin alderatuta, eta enplegurik ez zutenen kopurua 34,9 milioira jaitsi zen, hau da, bi urte lehenago covid-aren krisiak eztanda egin zuenean baino 700.000 gutxiago.

Egilea Andoni Beitia