Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (2.530,9 milioi euro) % 27,1eko igoera izan zuten 2022ko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Esportazio-bolumen horren arabera, 2022ko otsaila da serie historikoko esportazio-bolumen handieneko bigarrena, 2021eko azaroaren ondoren (2.600,4 milioi). Esportazio ez-energetikoak % 24,6 igo ziren eta energetikoak % 104,7.
Inportazioak (2.161,7 milioi), berriz, % 50,8 hazi ziren, produktu energetikoen % 72,7ko eta ez-energetikoen % 45,5eko igoeraren ondorioz. Inportazioen kasuan ere otsailak du serieko zifrarik handiena, 2021eko azaroa (2.163,8 milioi) eta gero.
2022ko otsailean merkataritza-saldoa positiboa da berriz ere (369,3 milioi), eta 117,1eko estaldura-tasa ahalbidetzen du.
Hiru lurralde historikoek hazkunde-tasa positiboak izan dituzte eta hazkunde-ehunekoak izan dituzte: Araban % 18,5, Gipuzkoan % 28,2 eta Bizkaian % 33,1. Esportazio ez-energetikoak % 18,4 hazi dira Araban, % 28,2 Gipuzkoan eta % 26,9 Bizkaian. Esportazio energetikoak are gehiago hazi dira, eta Bizkaian % 105,1era iritsi dira.
Araban, esportazioak ondokoetan kontzentratzen dira: “Metalak eta haien manufakturak” (% 82,8), “Plastikoak, kautxuak eta haien manufakturak” (% 55,4), “Material, makina eta aparatu elektrikoak” (% 35,8) eta, batez ere, “Garraio-materialak” (guztizkoaren % 52,4), nahiz eta % 1,4 jaitsi den, lau hilabete garrantzitsuenak aipatzearren.
Gipuzkoan, hazi egin dira ondokoen salmentak: “Material, makina eta aparatu elektrikoak” (% 9,7), “Metalak eta haien manufakturak” (% 31,4) eta “Garraio-materialak” (% 49,2); arantzel-sekzio aipagarrienak dira.
Bizkaian, gora egin dute ondokoen esportazioek: “Material, makina eta aparatu elektrikoak” (% 8,9), “Garraio-materiala” (% 33,6), “Metalak eta haien manufakturak” (% 38,7) eta, batez ere, “Produktu mineral eta energetikoetan” (% 99,5).
2022ko otsailean, bost herrialde (Frantzia, Alemania, Herbehereak, Estatu Batuak eta Erresuma Batua) dira Euskal AEko bezero nagusiak, esportatutako guztiaren % 51,5 (1.302,6 milioi) hartzen baitute. . Horietako hiru 27-EBkoak dira, eta erakunde horrek % 66,4 biltzen du; ehuneko hori % 72,5ekoa izango zatekeen 28-EB zaharraren kasuan.
Belgikara egindako esportazioak % 5,6 hazi dira, Erresuma Batura % 0,3, Frantziara % 27,9, Italiara % 35,7, Alemaniara % 11,6, Portugalera % 58,4 eta Herbehereetara % 206,2. Hilabete horretan, Estatu Batuetara egindako salmentak % 66,5 hazi dira, baita Turkiara (% 39,9) eta Txinara (% 69,2) egindakoak ere. Errusiara bideratutakoak % 47,5 jaitsi dira.
Inportazioen erdia, Europar Batasunekoak
Inportazioen ia erdiak 27-EBkoak izan dira (% 49,7) eta 28-EBkoak % 58,9ra iritsiko ziren. Europako herrialde garrantzitsuenen artean Erresuma Batua (% 127,4), Herbehereak (% 87,1), Belgika (% 25,4), Alemania (% 39,3), Frantzia (% 39,2) eta Italia (% 28,4) nabarmendu dira. Munduko gainerako lurraldeak aztertuz gero, ikusiko dugu Nigerian (% 20.405,6), Estatu Batuetan (% 54,7), Errusian (% 37,2) eta Txinan (% 67,3) jatorria duten inportazioak ere gehitu egin direla. Mexikoren kasuan, % 73,7ko atzerakada izan da.
Xehetasunetara jaitsiz, 2022ko otsailean, hamar arantzel-partida nagusiek esportazioen % 38,6 kontzentratu zuten, 973,1 milioi euroko balio bateratuarekin.
Nabarmentzekoak dira, besteak beste, honako hauen igoerak: “Petrolioaren olio finduak” (% 135,3 eta 66,3 milioi gehiago aurreko urteko hil berean baino), “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 28,1 eta 179,8 milioi esportatu dira), “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 38,6 eta 111,9 milioi) eta “Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 8,1 eta 159,5 milioi); hala ere “10 pertsona baino gutxiagoko turismoek” atzera egin dute % 26,6 (159,9 milioi esportatu dira). Hilabete horretan, azpimarratzekoa da, halaber, “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako” esportazioak izan duen gorakada nabarmena (49,3 milioi).
Ranking esportatzailearen lehen 25 posizioen artean, turismoen partida horrek bakarrik erregistratu du hazkunde-tasa negatiboa.
Petrolioa eta deribatuak
Inportazioen kasuan, eta arantzel-partiden kasuan, pisu espezifiko handienekoak, “petrolio edo mineral bituminosoen olio gordinak” (guztizkoaren % 17,1) % 103,1eko hazkundea izan du, 2021eko otsailean baino 187,6 milioi gehiago, guztira 369,5 milioi inportatu baititu: 147,2 milioi Erresuma Batukoak, 116,7 Errusiakoak, 82,9 Nigeriakoak, 12,2 Norvegiakoak eta 10,5 milioi Mexikokoak. Joera positibo hori bat dator 25 arantzel-partida inportatzaile nagusiekin. Horien artean, nabarmentzekoak dira “Petrolio-gasa eta gasezko gainerako hidrokarburoen” hazkundea (% 680,3, 110 milioi inportatu baitira), ia erabat Ekuatore Gineatik datorren gas naturala (109,9 milioi) itsasoz. Nabarmentzekoak dira, halaber, honako hauen igoera: “Metagailu elektrikoak eta haien zatiak” (% 317,4, 28,1 milioirekin), “Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm” (% 183,3 eta 80 milioi), “Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko produktu ijeztuak, txapatuak edo estaliak > 599 mm” (% 157,8 eta 29,9 milioi), eta “Sojababak, baita hautsiak ere” (% 93,1 eta 38,5 milioi).
Araba
Arabako Lurralde Historikotik egindako esportazioak % 18,5 hazi dira aurreko urtearen aldean. Hamar partida nagusietatik, guztizkoaren % 68,9 hartzen dutenak, hazkunde-tasa negatiboa baino ez da erregistratu, “10 pertsona baino gutxiagoko turismoetan” (-%26,0); gainerakoak positiboan daude, eta nabarmentzekoak dira “Automobilentzako zati eta osagarriak” (% 134,3 eta 51,7 miloi esportatu dira) eta “Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak” (% 201,4 eta 34,2 milioi).
Bizkaia
Bizkaian esportazioek % 33,1 egin dute gora, eta hazkunde-tasa positiboak dituzte 10 partida nagusiek (guztizkoaren % 42,7). Horien artean, nabarmentzekoak dira “Petrolioaren olio finduak” (% 135,8 igo dira, aurreko urtean baino 65,5 milioi gehiago), “Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)” (% 148,9 eta 39,5 milioi esportatu dira), “Produktu lau laminatuak, burdinazkoak edo altzairuzkoak aleatu, xaflatu eta estali gabe < 600 mm” (% 182,0),“Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm” (% 124,2) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 24,8 eta 75,5 milioi esportatu dira).
Gipuzkoa
Gipuzkoak bi partida ditu negatiboan lehenengo 10 partiden artean, eta, horietatik, nabarmentzekoa da “Trenbideetarako ibilgailuen zatiak edo antzekoak”, % 39,6ko jaitsierarekin guztira igorritako 12,4 milioien kasuan.
Joera positibo nabarmena erakusten dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, honako hauek: “Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako”, 49,3 milioi, 2021eko otsailean partida horretan esportaziorik ez zegoela kontuan hartuta (nahiz eta 2020ko hil berean 22,4 milioikoa izan), “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak” (% 39,9 eta 52,5 milioi euro), eta “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako” (% 35,2 eta 40,7 milioi saldu ziren).
2022ko lehenengo bi hilabeteetan eta Euskal AEko esportazioetan, % 28,4ko hazkundea izan da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1005,9 milioi euro gehiago. Aldi horretako esportazio-zenbatekoa 4.772,1 milioikoa da, eta kopuru horretarako ekarpenik handiena Bizkaiak egin du 1.935,8 milioirekin (guztizkoaren % 40,6), ondoren Arabak 1.475,4 milioirekin eta azkenik Gipuzkoak 1.360,9 milioirekin.
Bizkaia, hazkunde handiena
Bizkaiko esportazioak dira Euskal AEko garrantzitsuenak, eta, gainera, urte arteko hazkunderik handiena izan dute, 2021ean baino 487,6 milioi gehiago eta % 33,7ko hazkunde erlatiboa. Araban % 25,5 hazi da (299,6 milioi gehiago) eta Gipuzkoan % 24,6 (268,6 milioi). Esportatutako produktu-mota kontuan hartuta, egiaztatu da hazkundeak izan dituztela esportazioek, hala “Produktu energetikoenak” (160,5 milioi gehiago) nola “Produktu ez-energetikoenak” (895,3 milioi gehiago), 2021ean hil horretarako metatutakoa baino.
2022ko lehen bi hilabeteetan gehien saldu diren hamar produktuek (arantzel-partidak) guztizkoaren % 41,8 biltzen dute, 1.986,6 milioiko zenbatekoarekin. Hamar produktu horietako batek bakarrik egiten du atzera 2021eko aldi beraren aldean; “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” dira, eta % 3,3 jaitsi arren, Euskal AEko esportazio-bolumen handieneko partida izaten jarraitzen dute. Gehien hazi diren produktuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Petrolioaren olio finduak” (% 130 eta 151,5 milioi euro gehiago esportatu dira), % 34,9, euroen ordez tona esportatuak kontuan hartzen badira, eta “Erabilera tekniko industrialetarako koipeak eta olioak (animalia- edo landare-)” (% 135,8 eta 43,4 milioi euro gehiago). Zerrenda honetako gainerako produktuei dagokienez, aurrerapenak ondoko portzentaje hauen artean dabiltza: % 11,6 (10,4 milioi gehiago) “Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako” eta % 67,8 (22,5 milioi gehiago) “Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak”. Kontuan hartu beharreko beste gehikuntza batzuk honako hauek izan dituzte: “Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak”, “0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak” eta “Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak”, % 60,7ko, % 58,9ko eta % 51,1eko aldakuntza positiboekin, hurrenez hurren.
2022ko bi hilabete horietako ranking esportatzailearen arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztiaren % 16,4rekin. Alemaniaren atzetik Frantzia (% 15,7), Estatu Batuak (% 7,2), Herbehereak (% 6,8) eta Erresuma Batua (% 6,0) daude, bost herrialdeen artean esportazioen % 52,2 bilduz.
Inportazio metatuak
Euskal AE osorako inportazioen metatua, aztertutako aldian, 4.174,4 milioi euro ingurukoa da. Urte arteko kopuru hori alderatuz gero, ikusten da 1.379 milioitan gainditzen duela 2021eko aldi berean erregistratutakoa. % 49,3ko igoera horren arrazoia da, hein handi batean, Bizkaian (2.366,8 milioiko inportazioekin) % 57,8ko haskundea gertatu dela aldi horretan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 867,2 milioi gehiago. Inportazioek ere aurrera egin dute Araban (% 47,8 balio erlatibotan eta 305,4 milioi euro gehiago salduta) eta Gipuzkoan (% 31,4 eta 206,4 milioi euro gehiago); inportatutakoaren balioa 943,9 eta 863,8 milioi eurora iritsi da, hurrenez hurren. Produktu energetikoen inportazioa aurreko urteko aldi berekoa baino % 67,6 handiagoa izan zen, eta produktu ez-energetikoena, berriz, % 44,8koa.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2022ko lehen bi hilabeteetan, 597,6 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa positiboa izatea ahalbidetzen du, % 114,3koa.