Elektrizitatearen prezioak % 24 inguru egin du behera asteazken honetan handizkako merkatuan, eta 85,19 eurotan kokatu da megawatt ordua (euro/MWh), joan den urriaren 31tik izan duen preziorik baxuena, duela ia sei hilabete.

Jaitsiera hori gorabehera (bigarrena jarraian), argindarraren prezioa % 8 handiagoa da duela urtebete markatutakoa baino (78,58 euro), nahiz eta % 45 baino gehiago beherago dagoen otsailaren 24an Errusiaren Ukrainako inbasioa hasi zenean baino.

Egilea Andoni Beitia