Nafarroako Foru Erkidegoko salgaien esportazioak % 21,2 gehitu ziren urte batetik bestera, eta 910,6 milioi eurora iritsi ziren. Aurreko hilabetearen aldean % 29,5 hazi ziren. Espainiako esportazio guztien % 3 dira hilabetean, 29.920,3 milioiko balioa izan baitute, 2021eko otsailean baino % 27,1 gehiago.

Nafarroako inportazioei dagokienez, otsailean 570,6 milioi izan ziren, urte arteko % 30,9ko hazkundea eta hil arteko % 10,5ekoa. Espainian, ondasunen inportazioen balioa % 38,8 hazi zen urte batetik bestera, eta 34.172,2 milioi eurokoa izan zen. Nafarroak Espainiako inportazio guztietan izan duen partaidetza % 1,7koa izan da. 2022ko otsailean 340 milioi euroko superabita izan zuen Foru Erkidegoak, 2021eko hil berean baino % 7,2 gutxiago. Espainia osoan saldoak % 74,6 egin zuen atzera urte batetik bestera, eta 4.251,9 milioi euro negatiboa izan zen.

Nafarroako estaldura-tasa % 159,6koa izan zen, 2021eko otsailean baino 12,8 puntu txikiagoa. Urtarrileko eta otsaileko aldi metatuan, Foru Erkidegoko salgaien esportazioak % 11,4 igo ziren, 1.613,9 milioi eurora iritsiz. Espainiako esportazio guztien % 2,9 izan ziren aldi horretan, 56.521,1 milioiko balioarekin, 2021eko aldi berean baino % 28,3 gehiago. Nafarroako inportazioak metatutako aldian, 1.087 milioi euroko guztizko balioarekin, % 25,9 gehitu ziren urte batetik bestera. Espainian, ondasunen inportazioen balioa % 43,5 hazi zen urte batetik bestera, eta 67.295,8 milioi euroko zifra eman zuen. Nafarroak Espainiako inportazio guztietan izan duen partaidetza % 1,6koa izan da.

Foru Erkidegoak 526,9 milioi euroko superabita izan zuen 2022ko urtarriletik otsailera, 2021eko aldi berean baino % 11,1 gehiago. Espainia osoan saldoak % 73,5 egin zuen atzera. Estaldura-tasa % 148,5ekoa izan zen Nafarroan, 2021ekoa baino 19,3 puntu txikiagoa.

Egilea Admin