Arabako gasolindegietako langileak mobilizatzera deituta daude berriro ere – Oraingo honetan, Uritiasolon, 11: 00etan –, Arabako SEA patronalari eta Estatuko AEVECAR gasolindegiei Arabako zerbitzuguneetarako hitzarmen probintzial bat negoziatzea eskatzeko, hitzarmen propiorik ez duen EAEko lurralde bakarra baita. UGT, CCOO, ELA eta LABek deitutako protesta-egutegian aurreikusitako laugarren mobilizazioa da hau. Martxoaren 24an hasi zen eta maiatzaren 5ean amaituko da. 300 pertsona inguruk egiten dute lan sektore horretan Araban.

Avatar

Egilea Andoni Beitia