LAB sindikatuak zortzi mobilizazio antolatu ditu Nafarroan Maiatzaren Lehenerako, “Altxa! Egin dezagun posible. Zaintzak, enplegua eta aberastasuna banatzeagatik “.

Maiatzaren lehen honetan, Imanol Karrera LABeko Nafarroako koordinatzailearen prentsaurrekoan azaldu duenez, sindikatuak “banaketa hirukoitzaren” alde egingo du, enpleguarena eta zaintzarena eta aberastasunaren birbanaketari buruzkoa.

Horretarako, LABek lan guztiak aitortu, banatu eta duintzea proposatu du, lanaldia murriztuz, eta aberastasuna birbanatzeko politiken aldeko apustua egin du, soldatak eta zerbitzu publikoak hobetuz eta zerga-erreforma “bidezkoa” garatuz. Egoera “jasanezina da sozialki eta ekologikoki”, adierazi du Karrerak, “Kapitalismoak planeta ustiatzen du eta pertsonak esplotatzen ditu.