Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko martxoan Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 132,5 gehitu dira, eta gaualdiak % 146,5, urte arteko terminoetan.

Guztira 209.119 sarrera izan dira, eta 391.781 gaualdi. 2021eko martxoan 89.930 sarrera eta 158.966 gaualdi izan ziren.

Atzerriko jatorriko pertsonen sarrerak guztizkoaren % 31,6 izan dira, eta gaualdiak % 32,9. Duela urtebete, aldiz, atzerriko jatorriko sarrerak guztizkoaren % 14,7 izan ziren, eta gaualdiak % 16,2.

Hotel-establezimenduetako hileko sarreren % 14,6 Araban izan dira, % 43,7 Bizkaian eta % 41,7 Gipuzkoan. Gaualdiei dagokienez, Araban 58.902 izan dira, gaualdi guztien % 15,0; Bizkaian 171.384 izan dira, guztien % 43,7; eta Gipuzkoan gaualdiak 161.495 izan dira, Euskal AE osoan erregistratutako guztien % 41,2.

Hiru lurraldeetan, hala sarrerak nola gaualdiak nabarmen igo dira, eta atzerriko turistenak nabarmentzen dira. Sarrerei dagokienez, Bizkaia nabarmentzen da, guztira % 146,8ra iristen baita; ondoren, Gipuzkoa dago (% 133,0), eta, azkenik, Araba (% 97,2). Gipuzkoan igo da gehien gaualdien kopurua (% 161,3), gero Bizkaian (% 152,2) eta, azkenik, Araban (% 101,6).

Sarrera- zein gaualdi-kopuruak nabarmen egin du gora hiru hiriburuetan ere. Sarrerak % 113,7 igo dira Gasteizen, % 179,0 Bilbon eta % 158,2 Donostian. Era berean, Gasteizen % 115,0 gehitu dira gaualdiak, Bilbon % 196,7 eta Donostian % 196,0.

Euskal AE osotara harturik, 2022ko martxoko batez besteko egonaldia 1,87 egunekoa izan da, hau da, 2021eko hilabete berean lortutakoa (1,77 egun) baino luzeagoa.

Egilea Andoni Beitia