Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak igande honetan adierazi duenez, 2022ko “hirugarren hiruhilekoaren hasieran” erakundeak zorraren erosketak amaitzea aurreikusten du inflazioari aurre egiteko, eta ondoren euroguneko interes-tasen balizko igoera aztertuko du.

Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) udaberriko batzarrean izan zen aste honetan, eta CBS katean egindako elkarrizketa batean egin zituen adierazpen horiek.

Egilea Andoni Beitia