Tokioko Burtsaren indize nagusiak, Nikkeik, ia % 2 egin du behera astelehen honetako saio erdiko atsedenaldian, Estatu Batuetako banku zentralak bere moneta-politikaren gogortzea azkartuko duelakoan.

Negoziazioaren lehen tartea igarota, Nikkei-k, merkatuko 225 titulu adierazgarrienak biltzen dituenak, % 1,94 edo 526,56 puntuko beherakada izan du, 26.578,70 punturaino.

Egilea Andoni Beitia