Espainiako industri prezioak % 46,6 igo ziren martxoan, aurreko urteko hilabete beraren aldean; otsailean baino ia bost puntu eta erdi gehiago, eta seriea hasi zenetik izandako igoerarik handiena, 1976ko urtarrilean.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan argitaratutako datuen arabera, energia da martxoan indizeak gora egin izana azaltzen duen faktorea, % 134,6 garestitu baitzen aurreko urteko hil beraren aldean, 18 puntu baino gehiago eta seriea hasi zenetik izan den altuena.

Egilea Andoni Beitia