Aldizkako kontratu finkoak, lan-erreformaren aurreko aldi baterako modalitateak ordezkatzekoak, ia laukoiztu egin dira urteko lehen hiruhilekoan, eta gorakada handiagoa izan da emakumeen artean.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) estatistikaren arabera, martxora arte 180.016 kontratu sinatu ziren aldizkako kontratu finkoen modalitatean; 2021eko lehen hiruhilekoan, aldiz, 40.474 izan ziren, hau da, % 344ko igoera.

Egilea Andoni Beitia