Ostatu-gauak bost aldiz biderkatu dira Estatuan

Hoteletako gaualdiak 17,6 milioira iritsi ziren joan den martxoan, urtebete lehenago baino bost aldiz gehiago, baina oraindik 2019ko hilabete horretako 21,5 milioien azpitik, pandemia aurretik.

Bidaiari gehienak ez-egoiliarrak izan ziren, 10,5 milioi guztira (britainiarrak eta alemaniarrak lehen tokietan), eta nazionalak, berriz, zazpi milioi.