Nafarroako Industri Prezioen Indizeak (IPRI) % 28,1eko aldakuntza izan du martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean, aurreko hilean baino % 2,6 handiagoa.

Nafarroako Estatistika Institutuaren datuen arabera, industri prezioen hileko aldakuntza % 3koa da. Estatu osoan, Industriako Prezioen Indizearen urteko aldakuntza % 46,6koa izan da, aurreko hilean baino ia bost puntu eta erdi handiagoa. Hileko aldakuntza % 6,6koa da.

Sektoreka, Nafarroan guztiek dute gorako eragina urteko tasaren bilakaeran, eta energia da gehien nabarmentzen den taldea, % 169,2ko igoerarekin. Hileko tasei dagokienez, hazkunderik handiena energiari dagokio, % 11,5eko igoera izan baitu; ondoren, bitarteko ondasunei eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrei, % 2,1eko eta % 1,7ko hazkundeekin, hurrenez hurren.