Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizeak % 1,6 egin du gora 2022ko martxoan, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, kostuek % 9,3 egin dute gora.
Eraikuntzaren sektoreko kostuek % 1,2 egin dute gora hil arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek, % 3,4. 2021eko martxoari dagokionez, prezioak % 8,6 igo dira Eraikuntzaren kasuan eta % 12,3, Obra zibilaren kasuan.
Aurreko hilaren aldean, 2022ko otsailaren aldean, lehengaien kostuek % 2,2 egin dute gora, eta eskulanaren kostuak egonkor dirau (% 0,0). Urte arteko terminoetan, lehengaien kostuak % 10,4 egin du gora, eta eskulanenak, % 5,8.
Eraikingintzaren sektoreak hil artean % 1,6ko igoera izan du lehengaien kostuan, eta Obra zibilaren kostuak, % 4,4koa. Urte arteko bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuek % 9,5 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 14,3.
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2022ko martxoan 2021eko martxoarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Petrolioa fintzea (% 60,9), Energia elektrikoa eta gasa (% 59,2 gora) eta Metalurgia (% 29,5). Prezioetan hazkunderik apalenak izan dituzten sektoreak honako hauek izan dira: Mineral ez-metalikoak (% 4,2ko igoera) eta Altzarigintza (% 4,4koa).