Elektrizitatearen prezioak % 5 baino gehiago egin du behera handizkako merkatuan asteazken honetan, eta 220,95 euroan kokatu da megawatt ordua (euro/MWh), Elektrizitatearen Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) datuen arabera.

Jaitsiera hori gorabehera, argindarraren prezioak hirukoiztu egin du duela urtebete markatutakoa (77,95 euro), eta % 7 handiagoa da otsailaren 24an Errusiaren Ukrainako inbasioa hasi zenean baino.

Egilea Andoni Beitia