Bilakatu Covid-19 programak 52 milioi euro izango ditu

Gobernu Kontseiluak 27 milioiko injekzio gehigarria onartu zuen atzo Bilakatu Covid-19 programarako, pandemiaren ondorio ekonomikoek kaltetutako enpresei laguntzeko. Hasiera batean, programa horrek 25 milioiko aurrekontua zuen; beraz, 52 milioiko aurrekontua izango du azkenean, eta Eusko Jaurlaritzak bultzada handia emango die enpresa horiei ahalik eta azkarren berreskuratzeko.

Hala azaldu zuen atzo Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuak prentsaurreko batean. Prentsaurreko horretan adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Trantsizio Energetikoko Zuzendaritzak martxoan egiaztatu zuen, deialdia ireki zenetik hogei egun baino igaro ez zirenean, eskaera asko (117) jaso zirela, 458 milioi euroko inbertsioa aurkeztuta.