Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2022ko martxoan, % 4,7ko jaitsiera izan dute, 2021eko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.

Salmenten bilakaera, prezio finkoetan, berriz, positiboa izan da, 2022ko otsailarekin alderatuta; % 0,3ko igoera izan da, urtaroen eraginik gabe.

Salmenten urte arteko portaerak joera bera izan du bi sektoreetan, baina intentsitatea ez da bera izan. Hala, elikagaien salmentek % 6,1 egin dute behera, 2021eko martxoarekin alderatuta, eta gainerako produktuen salmentek neurri txikiagoan egin dute behera, % 1,6.

2022ko otsailari dagokionez, bilakaera desberdina izan da, sektoreen arabera; salmentetan % 1,0eko igoera egon da elikagaietan, eta % 1,1eko jaitsiera, gainerako produktuen salmentetan.

Salmenten bilakaera lurraldeka aztertuta ikusten da urte arteko beherakada egon dela hiruretan, eta nabarmenagoa izan dela Araban (–% 8,8) eta antzekoa Gipuzkoan (–% 4,2) eta Bizkaian (–% 4,0); hori guztia, 2021eko martxoarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. 2022ko otsailarekin alderatuta, berriz, Gipuzkoak aldakuntza positiboa izan du hil artean, % 1,9koa; Bizkaian eta Araban salmentek % 0,4 eta % 0,6 egin dute atzera, hurrenez hurren, urtaroen eraginik gabe.

2022ko lehen hiruhilekoaren metatuan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten indizean, % 1,1eko beherakada izan da, elikagaien salmentek % 5,3 egin dutelako behera, eta nahiz eta gainerako produktuen salmentetan % 8,5eko igoera metatua izan den.

Lurralde historikoen arabera, aurten, orain arte, aldakuntza metatua positiboa da, Bizkaiaren kasuan; salmentak aurreko urteko aldi metatu berean baino % 0,6 handiagoak izan dira. Araban eta Gipuzkoan, berriz, urteko lehen hiruhilekoko salmentak % 5,8 eta % 2,0 txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.

Euakal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile kopurua % 2,7 hazi da, 2022ko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean. Aurreko hilari –2022ko otsaila– dagokionez, enpleguak % 0,5 egin du behera.

Avatar

Egilea Andoni Beitia