Gasteizko Mercedes Benzek iragarri du bertan behera utziko duela larunbat honetarako aurreikusitako ekoizpena, piezen hornikuntzan arazoak daudelako, baina datorren astean ere jarraituko duela lanean.

Ohar baten bidez, enpresako zuzendaritzak jakinarazi du “piezen hornidurari buruzko ziurgabetasuna dela eta”, fabrikak bertan behera utziko duela datorren larunbaterako, apirilaren 30erako, planifikatutako ekoizpena.

Gainera, jarduera produktiboa datorren astean astelehenetik ostiralera ohiko hiru txandetan mantenduko dela baieztatu du. Bestalde, maiatzaren 7an, larunbata, modu planifikatuan lan egin behar dela jakinarazi du.

Avatar

Egilea Andoni Beitia