Mutualiak ZGR Korporazioa saritu du

Mutualiak 0Bidean 2022 saria eman dio ZGR Corporación arabarrari, azken 10 urteetan lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak murrizten egindako ibilbideagatik eta prebentzioaren kudeaketa onagatik. Azken 10 urteetan, enpresako lan-istripuetako intzidentzien batez bestekoa % 8,37koa izan da, sektoreko % 32,52ren aldean, eta 2021ean ez zuen bat ere erregistratu.