Joan den astelehenean Garnica enpresaren Laudioko Maderas lantegian izandako sutearen kalteak ebaluatu ondoren, galdarako olio termikoa ponpatzeko unitatean eta instalazio elektrikoren batean daudela egiaztatu da. Hori dela eta, maiatzaren bigarren hamabostaldian ekoizpen-ahalmen osoa berreskuratzea espero du enpresak. Ohar batean azaldu zuenez, “Laudioko Maderas fabrikaren ekoizpena handitzera bideratutako hazkunde planek” ere jarraitzen dute, eta konpainiak langileekin akordio bat lortu du, aste horietan urtean zehar galdutako ekoizpen gehiena berreskuratzeko.

Egilea Andoni Beitia