Handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioa % 4 baino gehiago jaitsi da ostiral honetan, eta 214,84 eurotan kokatu da megawatt ordua (euro/MWh), aste osoko baxuena.
Jaitsiera hori gorabehera, argindarraren prezioak duela urtebete markatutako zenbatekoa (74,67 euro) ia hirukoiztu du, eta % 4 handiagoa da Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenean baino.