Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak energia-eraginkortasunari, ingurumen-iraunkortasunari eta kontsumo arduratsuari buruzko Berdeago Azokan parte hartuko du datorren ostegunetik, hilak 5. Azokak Ur Partzuergoaren, Eusko Jaurlaritzaren, Ihoberen, Energiaren Euskal Erakundearen, BBKren, Eroskiren eta Durangoko Udalaren laguntza du.

Partzuergoan bildutako erakundeak azpimarratu duenez, Berdeago da energia-eraginkortasunaren, ingurumen-berrikuntzaren, ekonomia zirkularraren, mugikortasun iraunkorraren eta iraunkortasun-irizpideen araberako birgaitzearen sektoreetako administrazioek, enpresek eta talde profesionalek hitzaldi eta jardunaldi teknikoetan beren soluzioak eta sistema berritzaileak erakusteko eta partekatzeko aukera duten urteroko hitzordua.

Azoka datorren ostegunean inauguratuko da, 12: 30ean, Durangoko Landako Gunean, eta bertan parte hartuko du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko gerenteak, Pedro Barreirok.

Datorren maiatzaren 15era arte, jasangarritasunari buruzko azoka hau hartuko du Landako Guneak, baliabide globalen erabilera arduratsuaren aldeko apustua eginez. Horrela, maiatzaren 5etik 8ra, Berdeago Energyk energia-eraginkortasuna, ingurumen-berrikuntza, ekonomia zirkularra eta mugikortasun iraunkorra izango ditu ardatz.

Ostiralean, hilak 6, 11: 15etik 12: 00etara, Ur Partzuergoak jardunaldi teknikoetako batean parte hartuko du. Horrela, Partzuergoko Iraunkortasun, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendariordetzaren mendeko Ingurumeneko arduradunak, José María García Barcinak, aurkezpen bat eskainiko du erakundearen ingurumen-kudeaketaren inguruan, Aktiboak Kudeatzeko zuzendariorde Esther Torvisco Zarandonarekin batera. Aurkezpena Partzuergoaren energia-kudeaketan eta energia-eraginkortasunean eta autokontsumoan aurrera egiteko ekimenetan oinarrituko da, jasangarritasun energetikoaren plan estrategikoaren barruan.

Azken bi jardunaldiak, maiatzak 14 eta 15, jende guztiarentzat zabalik, Berdeago Naturek kontsumo ohitura berrietan eta kontsumo arduratsuan jarriko du arreta. Oraingo honetan, Unai Lerma Mentxaka Partzuergoko zuzendari komertzialak eta Kalitatearen Kudeaketako zuzendariak txosten batean parte hartuko du, kontsumoak kontrolatzeko ezarritako aurrerapen teknologikoak azaltzeko.

Azokaren azken edizioak, 2020ko urtarrilean ospatu zenak, 14.876 bisitari (500 profesional inguru) eta ehundik gora enpresa izan zituen.

Egilea Andoni Beitia