Europako Batzordeak Europar Batasuneko herrialdeei eskatuko die kontuan har ditzatela Errusiaren inbasioak Ukrainan sortzen dituen erronkak, bereziki fronte energetikoan, pandemia osteko berreskurapen-funtsaren laguntzak erabiltzerakoan, batez ere maileguak.

Europako Batzordea aztertzen ari da nola Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak, 724.000 milioi euroko zuzkidura duenak, bere planaren helburuak babestu ahal izango lituzkeen, Europak Errusiako erregaiekiko duen menpekotasunarekin amaitzeko, RepowerEU izena jarri baitio eta hilaren amaieran aurkeztuko baitu.

Avatar

Egilea Andoni Beitia